Txanpontxoren jaitsierak hasiera emango die Bidebietako jaiei
Bidebieta baserriz betetako eremua zen duela hamarkada batzuk, eta horietako bat zen Moneda baserria. Egun, auzoan dirauen baserrian trukeak egiten zituzten nekazariek eta itsas gizonek, eta hortik datorkio izena. Baserri horri zor dio izena Bidebietako jaien hasiera iragartzen duen pertsonaiak: Txanpontxok, hain zuzen.
Aurten, ostegunean, maiatzaren 9an jaitsiko da Guardaplata bidetik, erraldoi eta buruhandiekin batera, eta txarangak lagunduta. 17:30ean hasiko du ibilbidea, eta bidean zehar txokolatezko txanponak banatuko dizkie auzoko umeei, ohi bezala. Bidebietako jai batzordeko Ivan Lopezek azaldutakoaren arabera, aurten “larri” ibili dira jaiak antolatzeko, jende faltagatik. Baina ahalegin berezia egin ondoren, egitarau oparoa antolatu dute maiatzeren 9tik 13ra.
IRUTXULOKO HITZAk jai batzordeko kideekin hitz egin du, jaien inguruko xehetasunak jakiteko. Erreportaje osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.
Hona hemen 2019ko Bidebietako jaietako egitaraua:
Osteguna, maiatzak 9
17:30 Txanpontxoren jaitsiera erraldoi eta buruhandiekin Guardaplatatik.
18:30 Haur jokoak, Haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik. Bidebietako parkean, eguraldi txarrarekin Haurtxokoan.
20:00 Txanpontxoren pregoi irakurketa, txupinazoa eta Matraka elektrotxaranga.
23:00 Saltseroentzako afaria, Peña Taurinan.
Ostirala, maiatzak 10
17:00 Erraldoi eta buruhandiak Parrandango trikitilariekin, 10. blokean.
17:30 Haur eta gazteentzako ekintzak, Haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik. Allende parkean, eguraldi txarrarekin frontoian.
17:30 Street Handball Bera Bera haur eta gazteentzako. Allende parkean, eguraldi txarrarekin frontoian.
19:30 Miss eta Mister erretiratuak. Jubilatuen etxean.
20:00 Afari herrikoia (paella), frontoian.
21:30 Nagusientzat dantzaldia DJ Titorekin, frontoian.
22:00 XI. Txanpontxo Rock, 5. blokean: Sardeska (Errenteria), Atxurra Sound Band (Bidebieta) eta Guillerterm (Burgos).
22:00 Patxanga musika, Txiki eta Nueva York tabernen kanpoaldean.
Larunbata, maiatzak 11
Aurtengo gaia: Mexiko lindo.
11:30 Patata tortilla lehiaketa, Peña Taurina kanpoaldean: Animatu zure tortilla egitera!
12:00 Erraldoi eta buruhandiak Taupada batukadarekin, Guardaplata bidetik.
12:00 Yoga ikastaroa (hastapenak), Bidebieta parkean, eguraldi txarrarekin frontoian.
12:00 Luntx-a jubilatuen etxean.
12:30 Kantujira, 10. blokean.
12:30 Haur jolasak, 10. blokeko tabernetan.
14:00 Bazkari herrikoia (oilasko errea), 5. blokean.
14:00 Bazkari herrikoia (Guardaplata etxartean eta Alohan).
16:30 Kubatar gurpil dantza, 5. blokean.
17:00 Mus txapelketa azkarra, Peña Taurinan.
17:00 Haurrentzako tailerrak eta jolasak, San Luis Lasalle eskolako aisialdi taldearen eskutik.
17:30 Danborrada, 6. blokean.
17:30 Disko festa txikia, 12 urtetik beherakoentzat DJ Mikelekin. Frontoian.
17:30 Bide Quiz, Gaztelekuan.
20:00 Meza San Jabier elizan.
20:00 Pintxo potea auzoko tabernetan, eta mozorro festaren hasiera. Gaia: Mexico lindo.
20:00 Auzoko tabernetatik mariatxiak.
22:00 Mota guztietako dantza erakustaldia, auzoko hainbat talderen eskutik, frontoian. Izena emateko thamessisbidebieta@hotmail.com helbidera idatzi behar da.
22:00 I. Txanpontxo Electric Sound kontzertua, 5. blokean: Serotonine Low Drum Bass (Hondarribia), Ndays (Donostia), Jah Inity Sound (Andoain) eta La Plax (Bidebieta).
Igandea, maiatzak 12
10:00 Eguerdira arte, tokiko produktuen azoka egingo dute: barazkiak, txerrikiak, gaztak, ogia, gozokiak, eta abar. Dravet Fundazioaren produktuen salmenta ere egingo dute. 5. blokean.
11:00 Puzgarriak, Allende parkean.
12:00 Apar festa, Allende parkean.
12:00 Euskal dantza, Herri Ametsa ikastolaren eskutik, 5. blokean.
12:00 Toka eta bote txapelketa, Erreka tabernan.
14:00 Laurogei urte betetzen dituztenentzako bazkaria, Jubilatuen etxean.
14:30 Burduntzi, 6. blokean.
17:00 Helduentzako billar lehiaketa, Alai tabernan.
19:00 Sardina jana herrikoia, 5. blokean.
21:00 Jaien amaierako afaria: etxetik afaria ekarri denok batera Txanpontxori agurra emateko, giro ederrean, eta karaokearekin.
21:30 Bidebieta argituko dugu Txanpontxori agurra emateko, Allende parkean.
Astelehena, maiatzak 13
Haurren Eguna. Egun osoan zehar atrakzioek 1 euro balioko dute.