Donostiako auzoak hobetzeko 225 ekintza proposatu ditu EAJk
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, EAJk plagintza bat aurkeztu du Donostiako auzoak hobetzeko balio dezaketen 225 ekintzekin. Azaldutakoaren arabera, zerrenda hiriko hainbat herritar eta elkarteren artean jasotako ekarpenetan dago oinarritua, eta alderdi jeltzaleak bere hauteskunde-programan txertatu du.
Proposamen guztien artean, Eneko Goiaren hautagaitzak hurrengoak nabarmendu ditu: Katalunia plaza estaltzea, Isabel II eta Gregorio Ordoñez kaleak oinezkoentzat egitea, Altza eta Larratxoren arteko bidegorria egitea, Heriz pasealekuan igogailuak egitea eta Easoko Topo geltokiaren eremura Musika Kontserbatorioa eramatea.
Era berean, alderdiak azpimarratu du zerrenda hau soilik “lehen diagnostiko bat” dela eta, beraz, dokumentua donostiarrek egin nahi dituzten proposamenak hartzeko irekita dagoela.
Jarraian, EAJk proposaturiko 225 ekintzen zerrenda, auzoz auzo banaturik:
AIETE
- Aieteko Osasun Zentro berria martxan jarri.
- Auzoko garapen demografikoaren eta beharren arabera, bigarren haurreskola egiteko aukera aztertu.
- Aieteko bidegorria amaitu.
- Miramongo Parke Teknologikoan kirolgune bat sortzeko pausuak ahabideratu.
- Aiete Pasealekuko jolastokiaren estalkia egin.
- Miramongo pasealekuan zebra bideak jartzea.
- Errondogaineko espaloiak eraberritu eta garbitu.
- Pagolako sakanguneak gutxitu.
- Hegaztien pasealekutik kantxetara eta merkatal gunera iristeko bideziorra egin.
PARTE ZAHARRA
- Planarekin eta bere garapenarekin konpromisoa berretsi, beti ere egingo dugun urrats bakoitza auzokideekin partekatuz.
- Bretxako proiektua :
- Osasun Zentroa eta Kirol ekipamenduak kokatu.
- Azoka kale arrasean jarri eta baserritarrentzako gune berria egokitu.
- Biltegiratze-plataforma, salgaien zamalanak eta azken milako banaketa- gunea jarri.
- Plaza egokitu.
- Ekipamendu plana bideratu, eta horretarako, espazioen banaketa berriro antolatu:
- Gizarte Zerbitzugune berria jarri.
- Adinekoentzako apartamenduak Kanpandegi kalean.
- Haurtxokoa eta Gaztelekua.
- Auzo-elkarterako espazioa egokitu.
- Konstituzioa Plazako Udaletxe zaharraren eta liburutegiaren eraikinarentzako erabilera berriak abian jarri.
- Orixe Ikastola. Eraikina handitzean, erosotasun handiagoa lortzeaz gain, ikasleen kokapena berrantolatu.
- Orixe Zuloagako ingurua oinezkoentzat bihurtu eta jolas gunea jarri.
- Euskara auzoko Plan Integralean txertatu, zehar-lerro gisa, auzoko jardueretan: merkataritzan, ostalaritzan zein aisialdiko edo kulturako ekitaldietan.
- “Portaviones” eraikinari garrantzia eman eta erabilera berriak abian jarri.
- Kursaal-Bulevard bidegorria lekuz aldatu.
- Mari kalean motoen aparkalekua kentzeko aukera aztertu.
ALTZA
- Donostiako Udaletxetik bultzatutako Ekialdeko Barrutiko Udal Batzordea sendotzen eta indartzen jarraitu, baita herritarren partaidetza ere, auzoaren garapen eta etorkizunean duen garrantziaz jabeturik.
- Altzako Kiroldegi berria egin.
- Merkear eremuan futbol zelaia eta kirolgune berria egin.
- Herreran, Arrobitxuloko parkean, txakurrentzako zonalde bat egokitu.
- Larratxo pasealekuaren eta Lauaizeta kalearen arteko zeharkako igogailua amaitu.
- Altza – Eskalantegi zeharkako igogailua egin.
- Jolastokietako hirigintza-garapena bultzatu.
- Eraikuntzaren institutuan kokatu gazteentzako etxebizitza-eskaintza.
- Auditz Akularren berrazterketa egin HAPO-PGOU berriaren baitan.
- Jolastokietako haur-eskola eraiki.
- Harri Berri ikastolako patioa estali.
- Casa Nao zahar etxeko irisgarritasuna bideratu.
- Txingurriko errekaren uraren kalitatea hobetu.
- Herrera pasealekuko ur zikinen sarea berritu.
- Adif-ekin elkarlanean Herrerako geltokiaren irisgarritasuna bermatu.
- Altza-Pasaia tren-lotura bultzatu eta EuskoTrenekin konponbidea landu.
- Oletan irisgarritasuna hobetu, trenbidearen azpiko pasabidea (puntu beltza) egokitu.
- Altza – Larratxoko bidegorria egin.
- Dbizi zerbitzua auzora eraman.
- Jolastokieta II. faseko urbanizazioko baldintzetan igogailua egin.
- Txingurri pasealekua eta Luis Gonzaga plazaren arteko tunela argiztatu.
- Herrera 68 pasealekuan errotonda eta semaforo bidez trafikoa moteldu.
- Herreran, Peruene Berri eta Arrobitxulo tarteko kirol gunea osatu.
- Roteta ingurua hobetu, espaloia zabalduz, eskailerak kenduz, barandilla jarriz.
- Altza gainan Giza eskubideak Oroitzapenak.
- Altza –Herrera-Bidebietan. Emakumeen irudi historikoa errekuperatu. Emakume garbitzaileak, emakume pilotariak, Kontadores Fabrikako emakumeak.
- Altzan, Casares Kultur etxeko haurren parkea hobetu.
- Txakurrentzat parke itxia egin.
- Rotetan basketeko kantxak berritu, minibasket kantxak jarriaz.
- Atzako herri-bideen inbentarioa egin, Lau Haizetako Plana osatzeko.
- Altzako frontoia hobetu, aldagela berriak eta hezetasun tratamendua eginez.
AMARA BERRI
- Donostia Lagunkoia hiri programaren bidez lanean jarraitu, komunitatea indartzeko helburuz.
- Morlansen ekipamendu dotazionalak kokatu.
- Arbaiz Enea, hiriarentzat eta Morlans auzoarentzat basoa.
- Isabel ll, Felipe lV eta Gregorio Ordoñez kaleak oinezkoentzat egokitu.
- Antxo Jakituna ibilbidean lorategiak kendu.
- Easoko trenbide- gunea berrereskuratu.
- Easo plazan, Amara Zaharra eta Amara Berri arteko lotura hobetu.
- Gobernu Zibileko eraikina ekipamendu-instalazio bihurtu.
- Gure Egunsentia Zahar etxeko jardueretarako gelak egin Gobernu zibileko eraikinean.
- Ferrerias ikastetxean Musika eta Dantza Eskolako eskaintza zabaldu.
- Anoetako Kirol-hiria berrantolatu, Estadio txikia birmoldatu, Belodromoa berritu, Atano III Frontoia eta Gasca kiroldegia berritu.
- Ernest Lluch Kultur etxearen, Haurtxokoaren eta Gaztelekuaren instalazio berriak abian jarri.
- Auzoko plaza bat estali.
- Amarako urbide nagusiak (Karlos l, J.M. Salaberria, Corsarios Vascos, Pescadores de Terranova, Irun plaza, Eustasio Amilibia, Madrid ibilbidea Pio Xll. Plaza eta Bizkaia pasealekua ) berritu.
- Ikasketa plaza konpondu.
- Haurreskola berria egin Loiolako Erriberetan.
- Trenen aldageltokia (Renfe – ETS) Loiolako Erriberetan egin eta autobusentzat aldageltokia egiteko aprobetxatu.
- Urumea ibaia Auzoko ekintzetara hurbildu, Kirol ekintzetara batez ere.
- Amara Berri-Morlans ikastolako patioa berriro antolatu berdintasun ikuspegia kontuan hartuz.
- Jose Mª Salaberria kaleko eta Sagrada Familia inguruko argiztapena hobetu.
- Urumea pasealekuan ping pong mahaiak jarri.
- Hospitaleko saihesbidearen sar-bidean babes-hesiak jarri.
- Zorroagako pasealekuan zebra-bidea jarri, radarraren inguruan.
- Loiolako Erriberetan zarataren aurkako pantailak jarri.
ANTIGUO
- Infernu eremua biziberritu eta etxe berriak eraiki.
- Illara eremuan etxebizitza berriak eraiki.
- Gazteentzako apartamentuak egin Añarbeko lur zoruan.
- Gizarte zerbitzu gune berria egin.
- La Sirena aterpetxeko lokalak berritu.
- Lugaritz Kultur etxean berritze lanak egin.
- Lugaritzen Gaztelekua eta Haurtxokoa jarri.
- Musika eta Dantza Eskola Txalupagillenen kokatu.
- Antigua /Mirakontxa/San Martin /Mirakruz bidegorria egin.
- Heriz pasealekuko igogailuko 4 zatiak egin.
- Haizearen Orraziaren birgaitze integrala.
- Haizearen Orrazia Gizateriaren Ondarea izendatzeko lanak aurrera eraman.
- Gantxegi Bidea konpondu eta eratu.
- Ondarreta hondartzako kabinak konpondu.
- Zumalakarregiren hiribidean hoditeria konpondu.
- Chillida pasealekua oinezkoen gune bihurtu.
- Sert Plazaren inguruko plazetako bat egokitu umeak josta daitezen.
- Zubimusu parkeko lokalak auzokokideentzat erabilgarri bihurtu.
- Erregezainen kalean hobetze lanak egin.
- Ondarreta pasealekuko zebra-bidea eta argiztapena hobetu.
AÑORGA
- Musika eta Dantza Eskolako eskaintza zabaldu Amassorrain ikastolan (2019-2020 ikasturtea).
- Cementos Rezola Museoarekin elkarlan hitzarmena sinatu.
- Bulebarizazioaren 2. Fasea egin.
- Zahar etxea kokatzeko tokia aztertu eta zahar etxe berria egiteko lanean hasi.
- Kirol Entrenamenduak Euskaraz Sustatzeko (KEES) metodologia bultzatzen jarraitu bertako Kultur eta Kirol Elkartean, eta, oro har, euskararen aldeko gainerako ekimenetan ere elkarlanean jardun.
- Chillida Lekura iristeko oinezko eta bizikletentzako aukera bideratu Foru Aldundiarekin batera. (Añorga Errekalde).
- Añorga txikin, bidegorri eta Antiguo-Añorgako oinezko bide eta haurren parkeko bidezidorra hobetu.
- Añorga txikiko haurren parkea eta ondoko gunea hobetu.
- Koloreetako zakarrontziak jarri hondakinak bereizteko.
- Zuhaitzen azterketa eta kimaketa orokorra egin.
- Ping pong mahaiak jarri.
BIDEBIETA
- Donostiako Udalak bultzatutako Ekialdeko Barrutiko Udal Batzordeak sendotzen eta indartzen jarraituko dugu, herritarren partaidetzak, auzoaren garapen eta etorkizunean duen garrantziaz jabeturik.
- Bidebietako kiroldegiko instalazioa hobetu.
- Gomistegi parkea osatu, Pasaiarekin batera.
- Bidebieta eta Gomistegi arteko bidegorria egin.
- Kultura ekipamenduren bat jartzea aztertuko dugu Kontadores eraikinean.
- Zumardia pasealekuko Aterpe zahar etxean irisgarritasun arazoak konpondu.
- Guarda Plata zahar etxea hobetu.
- Emakumeen irudi historikoa errekuperatu. Kontadores Fabrikako emakumeena.
EGIA
- Lkaleak egitasmoa sendotu eta garatu.
- Auzokideekin entzute aktibo proiektua landu.
- GI20 rako sarrera berria egin Marrutxipin, auzora errazago iristeko.
- Aldakoenean birgaitze lanak eta etxebizitza berriak egin.
- Mundaiz eremuan birgaitze lanak eta etxebizitza berriak egin, irisgarritasuna bermatuz.
- Iztuetako biaduktoa kendu eta eremua berrantolatu.
- Luis Martin Santos plazako estalkia hobetu.
- Saneamendu sistema berritzen jarraitu.
- Matigotxotegiko zelaian berritze lanak egin.
- Polloe hilerrian Errautsen lorategia eratu eta hileta zibilak egiteko gunea egokitu.
- AHT geltokiaren eraikuntza eta urbanizazioa burutu – Tabakalera plaza eraikiz.
- Kristina Enea parkeko biodibertsitatea handitu.
- Osasun zentroaren ondoan haurren parkea jarri.
- Ametzagaina goikaldean, ikastola parean, semáforo botoiduna jarri.
- Txakurrentzako parke bat egiteko aukera aztertu.
- Zigarrogile emakumeen eskultura jarri zigarrogile emakumeen plazan.
ERDIALDEA ETA AMARA
- Eason berreskuratuko den trenbide gunean:
- Easo plaza, Amara Zaharra eta Amara Berri arteko lotura hobetu.
- Hirian gune honetan zentralitate berri bat sortu.
- Musika Kontserbatorioa Easoko Topo geltokiaren eremura eraman.
- Etxebizitza berriak eraiki.
- San Bartolomeko bainu-etxea berritu.
- Udal info gune berria kokatu.
- Udal ekipamendu berriak kokatu.
- Kontxako bidegorria berritu.
- Kontxako baranda guztiz berritu.
- Antigua /Mirakontxa/San Martin /Mirakruz bidegorria burutu.
- Amara Zaharrean ekipamendu dotazionalak egin.
- Arrasate 41 kaleko pisu tutelatuak abian jarri.
- Jatorra zahar etxea berritu.
- Garibai kalea oinezkoen gune bihurtu.
- Artzai Onaren kanpandorrea bisitagarri egin.
- Larramendi kalea oinezkoen gune bihurtu.
- Bellas Artes eraikinaren auzia bideratu.
- Erdialde zahar elkartea eraberritu.
- Amara Berriko eskolaren patioa berritu.
GROS, ULIA, ATEGORRIETA
- Sagues eremuaren berrikuntza garapen integrala bultzatzeko, nazioarteko lehiaketa antolatu, hiria, mendia eta itsasoaren lotura lortu, begiratokia eta hiriko erabilpenerako gunea sortu.
- Marrutxipiko GI20 rako sarrera-irteera berria egin, auzoko mugikortasuna hobetzeko.
- Haurreskola berria egin.
- Groseko zahar-etxea lekuz aldatu, zahar etxe berri bat egin.
- Manteon alojamendu dotazionalak egin.
- Antigua /Mirakontxa/San Martin/Mirakruz bidegorria burutu.
- Kataluniako Plazan gune estalia sortu.
- Uliako mintegiak: Aranzadiren egoitza bertan kokatu, mintegiak birgaituz eta dagokien balioa emanez.
- Uliako tren bidea ezagutaraztera eman.
- Uliako bideen seinaleztapenak jarri.
- Kursaal-Bulevard bidegorria lekuz aldatu.
- Auzoko argiteria hobetu.
- Txofreko aparkalekuan konpontze lanak egin.
- Txofreko plaza eraberritu.
- Ping pong mahaiak jarri.
IBAETA
- Topoaren saihesbidearen lanen ondorioz geltokia egin.
- Infernuko zonaldea birgaitu eta urbanizazio berriak burutu.
- Illarran etxe berriak egin.
- Hoditeria berritu.
- Ibaetako ubidea leheneratu.
- Berioko espaloiak hobetu.
IGELDO
- Saihesbidean espaloiak egin.
- Eskola zaharrean erabilera definitzeko prozesua egin auzokideekin batera.
- Igeldoko lur publikoak kudeatzeko plana bideratu (erretako guneko eremua definitu eta bertakoei animaliak zabaltzeko eskaintza egin, bide batez lur eta eremu hauek txukun edukitzeko).
- Itxasaurreko fatxada txukundu eta margotu. Kultur etxea.
- Tokiko Entitate Txikia bultzatu.
INTXAURRONDO
- Donostiako Udalak bultzatutako Ekialdeko Barrutiko Udal Batzordea sendotzen eta indartzen jarraitu.
- Auzoko euskara batzordeak eta Donostiako Udalak, elkarlanean, euskaraz bizitzea sustatzeko proposatzen dituzten egitasmoak bultzatzen jarraitu.
- GI20ko sarrera berria egin, Marrutxipiko lotunea, auzoan trafiko fluxua eta mugikortasuna hobetuko duena.
- Martx Up! Programaren baitan Sorleku parkea egin, Dbus ondoko lur zatia haurrentzako erabilgarri izateko.
- Intxaurrondo hegoko zahar etxe berria egin.
- Gizarte zerbitzu zentroa egin.
- Intxaurrondoko ikastolako jolastokia estali.
- Zarategi pasealekuan petankan aritzeko gunea estali.
- Suhiltzaile en eraikineko eremuan urak jasotzeko sarea berritu.
- Pilar klinikan etxebizitza berriak egin.
- Arrobitxulo parkean txakurrentzako zonaldea egokitu.
- Osasun Zentroa hobetzeko eta handitzeko Osakidetzarekin elkarlana bultzatu.
- Emakumeen irudi historikoa berreskuratu.
- Txaparrene parkea ixteko hesia.
- Sagasti Eder edo Intxaurrondoko gizarte etxean ping pong mahaiak jarri.
- Dbuseko kotxeren handitzea garatu.
LOIOLA, TXOMINENEA, MARTUTENE
- Urumeako eremu honen garapena sustatu. Horretarako egun, Kuartelak eta Kartzela lekuz aldatzea dira eskuartean ditugun bi gai nagusiak, hiria eraikitzen jarraitu ahal izateko. Horiek Lekuz aldatzea eta Hirirako berreskuratzea defendatuko eta landuko dugu erakunde guztietan.
- Loiolako Lorategi Hiria birgaitu.
- Txominenea ll burutu.
- Antzieta, Sarrueta eta Trinkete eremuak urbanizatu.
- Antondegiko eremua berraztertu eta bertan Surf poloa kokatu
- Urumea ibaiaren bideratze lanen ll. fasea egin.
- Egin berri den Ibai parkea balorean jarri.
- Mahaiak eta erretegiak jarri Martutenen, Goizueta kale inguruan.
- Zubien berrikuntzak egiten jarraitu, orain: Astiñene eta Espartxo.
- Txominenean haurreskola jarri.
- Txominenean Gizarte Zerbitzu gune berri bat jartzea aztertu.
- Kultura ekipamendu berria definitu eta abian jarri.
- Martuteneko futbol zelaia berritu.
- Loiolako ibilbidearen bulebarizazioa.
- 27 Poligonoaren bukaeran Urumeako saihesbideko sarrera-irteera zuzena egin.
- Martuteneko biribilguneak bi altuera izateko proiektua bultzatu.
- Renfe-ko Martutene eta Loiolako geralekuak berritzea eta maila bereko pasabideak kendu.
- ADIF-ekin elkarlana bultzatu Renferen geltokia Apostolutza kale ingurutik Martuteneko El Pilar Pasarelarantz eramateko.
- Patxillardegin markesina jarri.
- Loiolan komun publikoa jarri.
- Okendotegi bidean txalupentzako portua jarri.
ZUBIETA
- Zubietako Herri Batzarra erakundearekin hitzarmena garatu eta sendotu, laguntza teknikoa eskainiz eta funtzionamendu hobeari lagunduz.
- Eskusaitzeta poligonoaren -Gipuzkoako poligono industrialik handiena da- ll. fasea burutu. Energia berriztagarri eta eraginkortasunaren alorrak lantzen dituzten enpresak erakartzeko lan espezifikoa egin.
- Mubil elektromugikortasun gunea (2023) profitatuz alor honetako industria berrizaleak poligono honetara erakarri.
- Hockey zelaia egin Hipodromoaren ondoan.
- Zubieta eta Usurbilen arteko oinezkoentzako ibilbidea egin Usurbilgo Udalarekin elkarlanean.
- Auzo ekipamendua lortzeko aurrerapausoak eman.
- Frontoiko markadore elektronikoa konpondu.