Igeldoko Herri Kontseiluak presazko batzarrera deitu du
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, Hauteskunde Batzordea lanean ari da Igeldoko Herri Kontseilua berritzeko. Egoerarekin kezkatuta daudenez, presazko batzarra egingo dute bihar Itsas Aurre kultur etxean, 19:30ean.
Batzarrean Herri Kontseiluaren egoera azalduko dute eta guztien artean egoerari irtenbide bat ematea lortu nahi dute. Batzarra irekia izango da eta herritar guztiei parte hartzera deitu diete.