Kaletegi demokratiko baten aldeko hitzaldia antolatu du EH Bilduk
EH Bilduk kaletegi demokratiko baten aldeko hitzaldia eskainiko du asteazkenean bere Amarako egoitzan. Iñaki Egaña historialariaren eskutik, Donostiako kale eta etorbideen izenak errepasatuko dituzte hitzaldian, fokua izen horien atzean dauden pertsonaia historikoetan jarriz.
Duela zenbait aste, Amara Berriko EH Bilduk gai bereko solasaldia antolatu zuen Ikasbide kultur elkartean, “edozein demokratarentzat lotsatzeko modukoak” diren Donostiako kaleen izenak azaleratzeko: “biografia argi-iluneko pertsonenak, errege-erreginenak, Erromako kuriako kideenak, jeneral eta almiranteenak…”.
Asteazken honetako hitzaldia hitzaldia 19:00etan hasiko dute, Pedro Egaña 8 kalean.