Arte Ederretako sabaia eraisteko lizentzia eskatu du SADEk
SADE enpresak Donostiako Udalari eskatu dio Arte Ederretako eraikinean arriskuan dauden elementuak botatzeko lizentzia. Eskuratzen badute, besaulkien gelako sabaia botako luke eraikinaren jabea den enpresak. Era berean, gela berean dauden egiturak eraitsiko lituzkete. Bere garaian Euskadiko Orkestra Sinfonikoak erabili zuen aretoa entseguetarako.
Eskaera apirilean egin zion udalari SADEk, eraikina erortzeko arriskuan dagoelako. Arte Ederrak egonkortzeko lanak egitea “presazkoa” dela diote. “Kasu honetan bi indarren arteko talka dago”. Beraien ustez, erortzeko arriskuan dagoen eraikin baten lanak egitea ez dagokio jabeari. “Halere, segurtasun arazoei irtenbideak eman behar dizkiegula ulertzen dugu”. Bere garaian kupularekin egin bezala, besaulkien gelako sabaia bota nahi dute, eta egungo egiturak indartzeko aukera baztertzen dute.