Hitzarmena sinatu dute Gipuzkoa Basketek eta Donostiako Orfeoiak
Gipuzkoa Basketek eta Donostiako Orfeoiak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, bi entitateen artean etorkizunean lankidetza hasteko. Ignacio Nuñez Gipuzkoa Basketeko presidenteak eta Jose Maria Etxarri Donostiako Orfeoiaren presidenteak sinatu dute hitzarmena.
Senidetzea abian jartzeko, Orfeoi Gazteak emanaldi bat eskainiko du Gipuzkoa Basketen zale guztientzat Delteco GBC-k ostegunean, maiatzaren 9an, 21.30ean jokatuko duen partidaren atsedenaldian. Orfeoiaren talentu gazteek bere errepertorioaren bi pieza abestuko dituzte, kirol taldearentzat hain garrantzitsua den partidan.
Donostiako Orfeoia Espainiako koru garrantzitsuenetariko bat da, eta dituen 120 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka bizkarrean. Urte horietan guztietan nazioartean ezaguna bilakatu da, eta askok goraipatu izan dute. “Dudarik gabe, Gipuzkoa Basketentzako aliatu ezin hobea da Orfeoia, klubak Gipuzkoako gizartean errotzeko asmoarekin sektore desberdinekin loturak sortzeko egiten ari den lanean jarraituz”, baieztatu dute bi entitateek.