Tokiko merkataritza suspertzeko akordioa sinatu du udalak
Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioak hitzarmena sinatu dute hiriko tokiko merkataritza suspertzeko. Koordinazio mahai bat sortuko dute merkataritza sektorean eragina duten udal ordenantzak kudeatzeko.
Bi aldeek Plan Orokorraren gaineko egungo eta etorkizuneko aldaketak elkarrekin aztertzeko asmoa agertu dute, hiriaren inguruan azalera handiak handitzearekin eta berriak irekitzearekin lotuta. Bi erakundeek elkarrekin egingo dute Garbera, Illunbe eta Belartza saltoki handien inpaktuaren balorazio ekonomiko eta komertziala. Bestalde, konpromisoa hartu dute hiriko mugikortasun politikei buruzko inkerketa eta analisi komertzialen garapenean esku hartzeko.
Ernesto Gasco alkateordeak akordioaren garrantzia azpimarratu du. “Merkataritza sektoreak pisu handia du hirian, eta etorkizuneko hirigintza garapenean eta plangintzan adostasunak lortzeko baliagarria izango da. Donostiako etorkizuneko estrategian lankidetza iraunkorra garrantzitsua da”.