Urumearen ondare industrialean sakonduko du HidroLogikak 2019 egitasmoak
 Ezkerretik eskuinera, Eneko Calvo egitasmoaren koordinatzailea, Txema Hernandez Cristina Enea Fundazioko zuzendaria, eta Susana Soto San Telmo Museoko zuzendaria, HidroLogikak egitasmoaren aurkezpenean. (Argazkia: Cristina Enea Fundazioa)
                    Ezkerretik eskuinera, Eneko Calvo egitasmoaren koordinatzailea, Txema Hernandez Cristina Enea Fundazioko zuzendaria, eta Susana Soto San Telmo Museoko zuzendaria, HidroLogikak egitasmoaren aurkezpenean. (Argazkia: Cristina Enea Fundazioa)                Bederatzigarren HidroLogikak egitasmoa aurkeztu dute gaur, eta aurtengorako pertsona orori zuzendutako hogeita hamarretik gora jarduera programatu dituzte, hala nola, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, irteerak, bisita gidatuak, haurrentzako jarduerak, musika jarduerak, eta ibaia kanoan jaisteko ekintzak. Datorren abuztuaren 31ra arte luzatuko da proiektua, eta Urumearen ondare industrialetan sakontzeko helburua izango du aurten.
Aurkezpenean parte hartu dute Eneko Calvo egitasmoaren koordinatzaileak, Txema Hernandez Cristina Enea Fundazioko zuzendariak, eta Susana Soto San Telmo Museoko zuzendariak. Calvoren honakoa adierazi du: “Urumea ibaian zehar aurki dezakegun ondare industriala gizaki gisa izan dugun garapen historikoari buruz mintzo da, baina baita ibaiaren beraren bizitzari buruz eta naturako elementu gisa izan duen bilakaerari buruz ere”.
Era berean, Hernandezek, HidroLogikak egitasmoak egiten duen berreskurapen-lana azpimarratu du. Gainera, nabarmendu du lan horren emaitza ez dela kontenplaziozko egitarau soil bat, baizik eta “jarduera proaktiboak, parte hartzen duten pertsonengan erreakzio bat bilatzen dutenak, hausnarketarekin lagunduriko parte-hartzea.
Aurten San Telmo Museoaren kolaborazioa izan dute antolatzaileek, besteak beste, museoan ikusgai dagoen Industria, aldaketaren eragile aretora egingo diren bisita gidatuen bidez. “HidroLogikak egitasmoak aukera eskaintzen du modu interesgarrian ezagutzeko bai gure gertuko iragana, bai eta oraina ere”, baieztatu du Sotok.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    