Zahartzaroa Elkartearen XVIII. Kongresua egingo dute
Zahartzaroa Elkartearen (Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoa) XVIII. Kongresua egingo dute maiatzaren 9an eta 10ean, Nola ondo zahartu hobeto bizitzeko lelopean. Kongresuaren helburua da “partekatutako ezagutzak diziplina anitzeko izaera adinekoengan onura aplikagarriak izatea, euren beharretara eta zaintzara egokituz”.
Bihar hasiko dira jardunaldiak, EHUko Karlos Santamaria eraikinean, eta besteak beste, honako ikastaro eta saioak antolatu dituzte: lehen arretarako medikuntza geriatrikoari buruzko ikastaro bat; lantegi dinamikoak; diziplina anitzeko izaera duten saioak; antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, diziplina desberdinen eguneratzea eta eztabaidarako eta ikasketarako formatu berriak proposatuko dituzte ere, bakoitzaren zeregin profesionalean lagungarriak izateko helburuarekin.
Halaber, honako gaiak tratuko dituzte ere: bakardadea, zainketa aringarriak, zaintza integratuetan esperientzia berriak, adinekoentzako arkitektura, murrizketa fisikoak, pertsonarengan zentratutako arreta eta hauskortasuna. Zahartzaroa elkartearen webgunean aurkitu daiteke egitarau osoa.