Zubiaurre pasealekuan pasabide berria egingo dute
Intxaurrondoko trenbidea zeharkatzeko hiru pasabide daude. Zubiaurre eta Txaparrene pasealekuak lotzen dituena aldatu eta berri bat egitea onartu du Donostiako Udalak. Txaparreneko kirol instalazioen parean dago.
Pasabidea zaharkitua geratu da eta ez dago egoera onean. Horregatik erabaki dute berri bat egitea. Aurrez, beste bi pasabideekin gauza bera egin zuen udalak. Bata, Zubiaurre pasealekuaren 50. zenbakian dago, eta bestea, Antegorrietako tren geltokiaren ondoan.
Proiektua Girder Ingenieros enpresak idatzi du eta lan hauek egiteko aurrekontua 225.300 eurokoa da.