Onintza Adurizek Ibaeta Basket utziko du hamar denboraldiren ostean
Denboraldia amaituta, Ibaeta Basketen ibilbide oparoa izan duen Onintza Aduriz donostiarrak saskibaloia utziko duela jakinarazi du. Erabakia asko pentsatu duela aitortuz, erretiroa “une egokian eta pozik” hartzen duela adierazi du jokalariak bere agurra iragartzeko egin duen agerraldian.
Adurizek 28 urte ditu eta hamar denboraldiz aritu da Ibaeta Basketen. Denbora horretan, 282 partida jokatu ditu, eta lehen mailarako igoeran parte hartu zuen jokalarietako bat izan zen.
Taldeak jokalari historiko gisa definitu du, eta adierazi du Aduriz bezalako jokalariak ordezkatzeko zailak direla, “zelai barruan zein kanpoan eredugarria izan delako etorkizuneko taldekideentzat”.