Kopa zain daukate
32 urte igaro dira Realak kopako final bat jokatu eta irabazi zuen azken alditik. Gizonek irabazitako titulu hura klubak lorturiko azkena izan da geroztik, baina bihar kontagailua zerora jarri daiteke berriro ere, emakumeei esker honakoan. Gonzalo Arconadaren jokalariek Granadarako bidaia egin dute gaur, bihar gauean Atletico Madrilen aurkako finala irabazi eta historia egiteko asmo osoarekin. Ehunka zale izango dituzte bidelagun, Sandra Ramajo kapitainaren azken partida behar bezala girotu ahal izateko.
Gizonek, berriz, aurkari madrildarra etxean jasoko dute, Europako postuetara hurbiltzen lagun diezaieketen puntuak eskuratzeko asmoz.
Hockeyan, Realak garrantzi handiko neurketak izango ditu asteburuan. Izan ere, liga txapelketako final-laurdenetan lehiatuko da larunbatean eta igandean Bartzelonan, Juniorren aurka.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek Baskoniaren kontrako porrota ahaztu eta Fuenlabradan garaipena lortzeko ahalegina egingo du igandean.
Eskubaloian, azkenik, Bera Bera Zuazoren aurka lehiatuko da Rocasa liderraren lehen postua eskuratzeko ahaleginetan.
FUTBOLA
Kopako finala
-
Atletico Madril – Reala (Larunbata, 20:30)
Gizonezkoen lehen maila, 37. jardunaldia
-
Reala – Real Madril (Igandea, 18:30)
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, play-offetako final-laurdena
- Junior – Reala (Larunbata, 11:00)
- Junior – Reala (Igandea, 11:00)
SASKIBALOIA
ACB liga, 32. jardunaldia
-
Fuenlabrada – Gipuzkoa Basket (Igandea, 17:00)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 24. jardunaldia
- Bera Bera – Zuazo (Igandea, 12:00)