Aiete eta Morlans lotzen dituen igogailua martxan jarri dute
Eneko Goia Donostiako alkateak bere sare sozialetan jakinarazi duenez, Aiete eta Morlans auzoak lotzen dituen igogailua martxan da. Hiriko lehen etzandako igogailua da Morlanskoa, eta Morlans ibilbidea eta Izoztegi pasealekua lotzen ditu 70 segundotan.
2017ko apirilean onartu zuen Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak igogailuaren eraikuntza lanen proiektuaren esleipena. Hainbat arazo eta aldaketa izan ditu proiektuak, eta bi urte baino gehiago itxoin behar izan dute hiritarrek igogailua erabili ahal izateko.