Giro aparta Bageralako Nor! festan
Atzo izan zen Bagera Euskaltzaleen Elkartearen eta IRUTXULOKO HITZAren Bageralako Nor! festa Antiguako Doka Kafe Antzokian, eta giro ederraz gozatu ahal izan zuten han bildutako lagunek.
Atzean Zuloa Youtubeko kanaleko aktoreen umorezko bakarrizketarekin hasi zen festa, ikusleen artean barreak sortuz. Ondoren, Platero, Drinka eta Oliyos tabernetako pintxoez osaturiko luntxaz gozatu ahal izan zuten Dokan zeuden guztiek. Tripa ondo beteta, Nerabe taldeak kontzertua eman zuen lehenengo, eta Kilimak taldeak ondoren. Ondoren, North -asuna eta Rude Kanka DJ-ak aritu ziren musika jartzen.