Historia egin du Realak
Realeko neskek Kopako finala irabazi dute Granadan Atletico Madrilen aurka, Palacios eta Nahikariren golei esker. Klubak 32 urtean lortu duen lehen titulua da.
32 urteren ondoren, beste Kopa final bat jokatu du Realak, eta historia egin du, titulua Donostiara ekarriko baitute txuri-urdinek. Granadan izan da norgehiagoka, eta 1-2 gailendu zaio Reala Atletiko Madrili.
? TXAPELDUNAK!!!!!!!! AURRERA REALA!!!!!! #AurreraReala pic.twitter.com/X6enpe2BLa
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) May 11, 2019
?? MILA ESKER GUZTIOI!!! #AurreraReala pic.twitter.com/TndJneUNAZ
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) May 11, 2019
Madrildarrak izan dira markagailua ireki dutenak, Estherrek 16. minutuan boleaz baloia Mariasunen atean sartu baitu. Realak, ordea, ez du amore eman, eta 18. minutuan berdindu du finala Kiana Palaciosek, behetik egindako jaurtiketa batekin. Partidak aurrera jarraitu du, eta bi taldeek gol egiteko aukerak izan badituzte ere, Nahikari Garcia izan da berdinketa hautsi duena, gol bikain batekin. Eromena izan da une horretan Granadako estadioan zeuden zale txuri-urdinen artean, eta baita Trinitate plazan zeudenen artean ere. Ordutik aurrera, emaitzari eustea eta, tarteka, sufritzea egokitu zaie Realeko zale eta jokalariei, baina merezi izan du, Kopa Donostiara ekarriko baitu taldeak.
Arratsaldetik irabazten
ZORAMENAAAAAA!!!!!! HAU DA REALAAAAA!!!! ?⚪️ pic.twitter.com/YtBesuSL4I
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) May 11, 2019
Arratsaldean hasi da Reala finala irabazten, bai Granadara joandako zaleek sortu duten giroarekin, eta baita Trinitate plazako Fan Zonean bildutako zaleen arteko giro apartarekin. Hainbat jarduera izan dira Fan Zonean, hona arratsaldean han egindako irudi batzuk.