Pentsiodunak kalera atera dira pentsio duinak aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Donostian Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak deitutako manifestazioan, pentsio publikoen defentsa aldarrikatzeko. Alderdi Ederretik abiatu dira pentsiodunak, eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa, KPIaren araberako urteroko eguneratzea, iraunkortasun faktorearen indargabetzea, enplegu baldintza duinak eta emakume eta gizon pentsiodunen arteko desberdintasunak desagertzeko aldarriak egin dituzte hiriko kaleetan zehar. Gazteak ere manifestazioan izan dira, pentsiodunei babesa ematen.
Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeei begira, pentsiodunek hautagaiei eskatu diete beraientzat eta datozen belaundaldientzat “pentsio duinen eskarien alde egin eta bere jarrera azaldu dezatela”. Aldi berean, joan de apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzak “pentsiodunen mugimenduak dituen eskarien mesedetan” izatea espero dutela adierazi dute. Bestalde, egoera aldatzen ez den bitartean, protestekin jarraituko dutela nabarmendu dute.