Altzaren egoerari buruzko mahai ingurua egingo dute
Udal hauteskundeei begirako solasaldia antolatu du Altza XXI herri ekimenak. Auzoaren inguruan hitz egiteko mahai-ingurua egingo dute bihar, Tomasene kultur etxean (19:00). Martin Ibabek (EAJ), Enrique Ramosek (PSE-EE), Manex Rallak (EH Bildu), Borja Corominasek (PP) eta Elkarrekin-Podemos alderdiko zerrendakide batek parte hartuko dute.
Gai askoren inguruan ariko dira. Lehenik, Eguzkitza-gaina (Auditz-Akular, Baratzak, …) parkea izango dute hizpide. Bigarrenik, Altzarentzako proiektuez galdegingo diete: kiroldegi berria, Herreran etxe gehiago (Zardoya-Otis), eta auzoen hobekuntzarako proposamenak (Larratxoko dorretan aparkalekuak, Arriberri eta Santa Barbara auzoentzako aparkalekua). Eta hirugarrenik, auzoaren birgaikuntzarako plan orokorraren berrikusketa.