Egitarau zabala prestatu dute Morlansko jaietarako
Ostiralean, maiatzaren 17an, hasiko dira Morlansko jaiak, eta haur eta helduentzako egitarau zabala prestatu dute. Asteburu guztian zehar luzatuko dira jaiak, eta goizetik gauerarte jardueretaz eta giro onaz beteta egongo da auzoa. Hona jaietako egitarau osoa:
Ostirala, maiatzak 17:
17:00 Jaien hasierako merienda.
18:00 Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak.
19:00 Faroltxoaren piztea.
19:30 Danborrada bertan behera gelditu da, eta euria egiten ez badu, Holi festa egingo dute.
20:30 Sardina jana
22:00 Zezensuzkoa
22:15 Musika zuzenean: Back taldea.
00:30 Rock in the txosna.
Larunbata, maiatzak 18:
10:30 Multikirolak ikastolan.
11:00 Haurrentzako jolasak.
11:30 Mahai-futbol txapelketa.
12:00 Barney’s Band taldearen kontzertua.
12:30 Lagunekin sukaldatzen.
13:00 Olinpiadak.
14:30 Auzo bazkaria.
16:30 Mus txapelketa.
16:30 Haurtxoko Gaztelekua, 5-17 urte.
17:00 Nagusientzako futbola.
18:00 Txokolate jana.
18:30 Batukada eta erraldoiak.
20:30 Afari musikatua.
22:00 Diskofesta.
Igandea, maiatzak 19:
9:00 Diana.
11:00 Haurrentzako txirrindularitza.
12:00 Plaza dantzak eta sagardo dastaketa.
14:00 Patata tortilla dastaketa.
14:30 Helduen bazkari autogestionatua.
16:00 Puzgarriak.
16:00 Break dantza eta parkour ikastaroa.
17:15 Apar festa.
18:00 Buruhandiak eta erraldoiak.
19:00 Jaien itxierako txupina.