Hiriak harrera handia egin die Granadako txapeldunei
Larunbatean Granadan lorturiko balentria gogotsu eskertu zion igandean hiriak Realeko neskei. Izan ere, Loiuko aireportutik hasita, zaleak une oro izan zituzten alboan jokalariek, egun osoko ibilbidean zehar.
Donostiara iritsi eta Zubietatik pasa ostean, milaka pertsonek harrera beroa eskaini zioten Realeko autobusari Gipuzkoa Plazan. Jokalariek aldundian egin zuten euren bigarren etenaldia, eta kopa eraikinaren balkoitik zaleei erakusteko aukera izan zuten.
Ondoren, jokalariek udaletxerako bidea egin zuten autobusean, eta Alderdi Ederren bilduriko izugarrizko jendentzaren aurrean, kopa hiri osoari eskaini zioten taldekideek.
Zorionak txapeldunak! Algunas fotos de la recepción popular en el Ayuntamiento a las campeonas de la Copa de la Reina. Handiak zarete! @RealSociedadEUS @RealSociedad pic.twitter.com/Jhx6K3VrMm
— Donostiako Udala (@DonostiakoUdala) May 13, 2019
Arratsaldean, berriz, mutilek Real Madrilen aurka Anoetan zuten hitzordua aprobetxatuz, Gonzalo Arconadaren neskek agerraldia egin zuten estadioan, milaka zaleren aurrean.
Egunak utzitako irudiko esanguratsuenak laburpen bideo batean bildu ditu Realak: