Trinitate plaza txiki geratu zen finalean Realeko zale guztientzat
Asko izan ziren asteburuan Realarekin batera Granadarako bidaia egin zuten lagunak, baina Donostian geratu ziren zaleek ere final historikoa gertutik jarraitzeko aukera izan zuten Parte Zaharreko Trinitate plazan. Realak Fan Zonea sortu zuen arratsalderako, hamazazpi metro karratuko pantaila erraldoi batekin eta adin guztientzako herritarrentzako egitarauarekin.
Herri kirolak, pailazoak, musika, jokoak… Finala iritsi bitartean, zaleek ederki pasatzeko aukera izan zuten, eta behin norgehiagoka hasita, eztarriak urratu arte egin zuten garrasi jokalarien alde. Realak bideoa osatu du larunbatean Trinitate plazan bildutako irudiekin: