Bederatzi herrialdetako sukalde ikastaroak egingo dituzte ekainaren 8an
Donostiako Udalaren Kultur Aniztasunaren bulegoak Sukaldanitzak egitasmoa antolatu du. Gastronomiaren bidez kultur aniztasunaren kontrako estereotipo negatiboei eta aurreritziei aurre egin nahi die. Bederatzi herrialdeetako sukaldaritza ikastaroak egingo dituzte ekainaren 8an, hiriko gastronomia elkarte hainbatetan (11:00etatik aurrera).
“Parte hartzaileek janari erakargarri eta iradokitzaileak gozatu ahal izango dituzte, hala nola: almendra eta oilasko pastela, txahal currya eta Basmati arroza, barazki woka edo labean egindako banana kanelaz”, azaldu du Duñike Agirrezabalagak. Ikastaroez gain, prestaturiko otorduez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, 14:30etik aurrera.
Doakoa eta mugatua da Sukaldanitzak egitasmoa. Izena emateko epea datorren astelehenean irekiko dute maiatzaren 29a arte. Parte hartu nahi duten guztiek, izena emateko orria bete eta kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera bidali behar dute, edo telefonoz deitu: 943 48 17 32.
- Asiako gastronomia “Hiru kultura”: Txirain elkartea eta Atisha Tibeteko elkartea.
- Txileko gastronomia: Kañoyetan elkartea eta Esperanza Latina elkartea.
- Errumaniako gastronomia: Burgos Etxea eta Decebal elkartea.
- Gastronomia marokoarra: Amaikak Bat elkartea eta Jatorkin elkartea.
- Gastronomia ukrainarra: Loiolatarrak elkartea eta Ukraina-Euskadi elkartea.
- Gastronomia kolonbiarra: Zubi musu elkartea eta Emigrados Sin Fronteras elkartea.
- Gastronomia mexikarra: Galiziako Etxea eta Mestiza kultur elkartea.
- Hondurasko gastronomia (Kutixiak-Delicias): Arrano elkartea eta Ongi Etorri Eskolara ekimena.
- Honduras-Boliviako gastronomia: Unión Artesana elkartea eta Unión Cinco Estrellas elkartea.