Donostiako Udalaren hizkuntza politiken inguruko mahai-ingurua egingo du Bagerak
Bagera elkarteak Donostiako Udalaren hizkuntza politiken inguruko mahai-ingurua egingo du asteazkenean maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdi nagusietako ordezkariekin. Debatea San Telmo museoan izango da, 19:00etatik aurrera, eta Naiz Irratiko Maite Bidarte kazetariak moderatuko du.
Mahai-ingurua bi ordukoa izango da eta bost parte-hartzaile izango ditu: Miren Azkarate (EAJ-PNV), Harkaitz Millan (PSE-EE), Eneka Alvarez (EH Bildu), Mikel Lezama (PP) eta Sabin Zubiri (Elkarrekin Podemos). Lehenengo ordubetean, ordezkari bakoitzak bere alderdiaren hizkuntza politika zein izango litzatekeen azaltzeko aukera izango du, eta bigarrenean, berriz, galderetarako tartea irekiko da.
Hurrengo astean, maiatzaren 21ean, IRUTXULOKO HITZAk udal hauteskundeei begirako beste mahai inguru bat antolatuko du alkategai eta hautagaiekin. Aquariumeko auditorioan izango da, 19:00etan, eta Eneko Goiak (EAJ-PNV), Reyes Carrerek (EH Bildu), Aitzole Aranetak (Elkarrekin Podemos), Harkaitza Millanek (PSE-EE) eta Mikel Lezamak (PP) hartuko dute parte ekitaldian.