Ekialdeko Barrutiko Biltzarra bilduko da maiatzaren 28an
Hilaren 28an bilduko da Donostiako Ekialdeko Barrutia osatzen duten auzoetako Biltzarra, non, Intxaurrondo, Altza eta Mirakruz-Bidebietako elkarte eta eragile guztietako ordezkariak dauden. Barrutiko lehen bilera apirilaren 9an egin zuten, eta egun hartako akta onartzea da hilaren 28ko bileraren puntu bakarra. Lehen bilera horretako grabaketa hemen entzun daiteke Tomasene Kultur Etxean egingo dute biltzar berria, 20:00etan.
Iazko martxoan jarri zuen abian Donostiako Udalak Ekialdeko Barrutia, aurreikusitakoa baino urtebete beranduago. Aurkeztu zutenean, auzotarren kezkak jasotzeko balioko zuela adierazi zuen Ernesto Gasco alkateordeak: “Ekialdeak auzotarren eskaerak jasoko ditu eta udalak entzun beharko ditu aurrekontuetan txertatzeko”.