Ubikeko langileek 145 egun daramatzate greban
145 egun pasa dira Ubik liburutegiko bitartekariek greba mugagabea hasi zutenetik. Hamar langilek jarraitzen dute borrokan bizi duten egoera prekarioa aldatzeko. Elkarretaratzea egin dute Tabakalera aurrean, eta egoeraren berri eman dute. Sedena enpresa azpikontratatuarekin bilerak egiten ari dira astero, eta irtenbide bat adosteko itxaropenari eusten diote.
Langileen baldintzak hobetzeko Gipuzkoako lan hitzarmen mota aldatzeko eskatzen dute. Hain zuzen ere, Esku-hartze Sozialeko hitzarmena da eskatzen dute. “Egungoarekin baldintza okerragoak dituzte, eta bereziki, azpikontratatzen diren enpresei mesede egiten die”, azaldu du ELAko Mitxel Lakuntzak. Duela gutxi, Irungo liburutegi batean hitzarmen aldaketa egin dute grebarik egin gabe.
Bitartekarien egoera prekarioak bere horretan jarraitzen du. 900 euro inguruko soldata dute eta asteburuetan lan egiten dute.