Anoetako obrek euren lokaletan eragindako kalteak salatu dituzte Kirol Etxeko federazioek
Anoeta futbol-zelaiko Kirol Etxean egoitza duten Gipuzkoako 41 federazioek estadioaren obrek euren instalazioetan eragindako kalteak salatu dituzte. Ohar baten bidez, egoerarekin “oso kezkatuta” daudela adierazi dute, egunero euren instalazioetara doazen kirolariei arreta emateko osasun-neurriak eta baldintzak bermatzeko konponbiderik proposatu ez dela azpimarratuz.
Egindako salaketaren arabera, Aldundiaren kargura geratutako altzariak desagertu egin dira, eta arduradunen esanetan kaltetuak izango ez ziren lokalak erabat suntsituta daude orain. Hori dela eta, neurriak eskatu dizkiete Anoetako obraren arduradun instituzionalei, Kirol Etxeak Gipuzkoako kirola eta kirolariak indartzeko egiten duen lana egiten jarraitu ahal izateko.