Europako azken postua eskuratzeko borrokatuko du Realak larunbatean
Argi-ilunez beteriko denboraldi baten amaieran, Realak ikasturteko helburu nagusietako bat gainditzeko aukera izango du. Izan ere, ligako azken jardunaldiak Europako azken postua eskuratzeko lehian harrapatu du talde donostiarra, eta bere norgehiagoka irabaziz gero, datorren denboraldian txapelketa kontinentalean jokatzeko aukera asko izango dituzte Imanol Alguacilen mutilek. Realak Espanyolen aurka garaipena lortzen badu, Athleticek Sevillan punturik ez eskuratzea izango da horretarako baldintza bakarra.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek irteera zaila egingo du asteburuan, Bartzelonaren etxera. Erronka gogorra izango den arren, Sergio Valdeolmillosen jokalariek balentria bilatuko dute, azken jardunaldira begira kategoria mantentzeko helburuarekin.
Eskubaloian, berriz, Bera Berak Xixon garaitzeko eta sailkapenaren burua berreskuratzeko ahalegina egingo du, Rocasaren estropezuaren zain.
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 38. jardunaldia
-
Espanyol– Reala (Larunbata, 16:30)
SASKIBALOIA
ACB liga, 33. jardunaldia
-
Bartzelona – Gipuzkoa Basket (Igandea, 12:30)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 25. jardunaldia
- Xixon – Bera Bera (Larunbata, 16:00)