Morlansko jaiak, iruditan
Ostiral arratsaldean hasi zituzten jaiak Morlansen, ohi bezala Morlans zaharra eta berria sinbolikoki elkartzen dituen kalejirarekin. Urtero legez, jaiei hasiera emateko faroltxoa piztu zuten, eta asteburuan zehar euriari aurre eginez, giro ezin hobean gozatu dituzte festak auzotarrek. Leire plaza izan da jaietako gune nagusia, eta eguraldi txarraren aurrean, plazako arkupeak izan dira auzotarren babeslekua festekin aurrera jarraitu ahal izateko. Bilduma batean jaso ditugu jaietako irudiak, eta bideo batean jaietako lehen eguneko hainbat irudi.