Talde argazki ederra egin dute Intxaurrondo ikastolaren 50. urtemugan
Mende erdia bete du Intxaurrondo ikastolak, eta ospakizunetan murgildu dira proiektuaren parte diren kideak. Azkena asteburuan egin dute, bazkari herrikoi baten bueltan elkartu baitira, Mons kiroldegian. Ekitaldi jendetsua izan zen, 500 pertsona elkartu baitziren, eta irudian ikusten den moduan, ez zuten talde argazkia egiteko aukera bikain hau galdu. Aurretik, auzotik zehar irten ziren txarangarekin, kantuan eta dantzan. Ondoren, Mons kiroldegian, ikastolaren hasierako garaiko Triskari dantza taldeak agurra dantzatu zuen. Omenaldiak ere izan ziren, ikastolaren sortzaile izan ziren hiru gurasoena, baita lehenengo sukaldariarena eta irakaslearena ere. Bazkal ondoren erromeria egin zuten, eta musikariek gente guztia dantzan jartzea lortu zuten.