Ertzaintzak aldundiaren egoitzan sartu diren helduen egoitzetako langileak kanporatu ditu
Helduen egoitzetako hogeita hamar langile inguru Gipuzkoa plazako Foru Aldundiaren egoitzan sartu dira, gaur goizean. Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena orain leloa duen pankartarekin okupatu dute harrera.
15:30ak aldera, Foru Aldundiko langileek euren jarduna amaitu eta eraikina utzi dutenean, barruan protestan ari ziren pertsonak kanporatzeari ekin dio Ertzaintzak. Banan-banan ateratzen zituzten bitartean, kanpoan bilduriko hamarnaka pertsonek babesa adierazi diete oihu eta txalo artean.
Behin denak kalean zirela, zahar etxeetako langileek talde argazkia atera dute eta mezu bat bidali diete ordezkari politikoei: “Borrokan jarraituko dugu!”.
Ertzainza langileak kanporatzen ari da oraindik. Dozena batek barruan jarraitzen du, kanpokoek babesa ematen dieten bitartean @irutxulo @LABdonostia pic.twitter.com/nlK96MUXzf
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) May 21, 2019