'Donostia Gaztetuz' plana aurkeztu du Ernesto Gascok
Donostiako gazteek hirian lan egiteko aukerak izatearen garrantzia nabarmendu du Ernesto Gasco PSE-EEren alkategaiak goizean Groseko Katalunia plazan egin duen ekitaldian. Azaldu duenez, donostiarren %25ak 65 urte baino gehiago ditu, eta “hiriaren gaztetzea” sustatu behar da.
Horregatik, Donostia Gaztetuz plana proposatu du Gascok, “gazteen enplegua, ekintzailetza, etxebizitza, kultura eta aisia” sustatzeko. Planak “formakuntza eta tokiko talentua sustatu, kanpora joan den talentua berreskuratu eta nazioarteko talentu gaztea ekartzea” dituela helburu gehitu du alkategaiak. Hiriak aurrera egiteko era bakarra PSE-EEren alkate bat izatea dela deritzo Gascok: “Donostiako alkatea sozialista denean, hiriak aurrera egiten du. EH Bildukoa eta EAJkoa izan denean, erritmoa jaitsi egin da”.