36. San Roke-Aldakonea lineak geltoki berri bat izango du Aieten

Gaurtik aurrera 36. San Roke-Aldakonea lineak geltoki berri bat izango du Aieten: Isturin. Geltoki berria Konkorrenea alderantz kokatuta egongo da, Donostizahar eta Melodi-Pio Baroja geltokien artean, Isturin kaleko 55 zenbakian gutxi gorabehera. Dbusek “zerbitzua hobetzeko” helburuarekin gehitu du geltoki berri hori.
Era berean, linea bereko Konkorrenea alderanzko Easo Plaza geltokia bertan behera geratuko da, geltokiko lanak direla eta, eta lanak bukatu arte. Easo 55-era lekualdatuko da, han jarri duten behin-behineko postera.