Biodibertsitatearen eguna ospatuko du Haritzalde Naturzaleen elkarteak

“Zorionez, badugu zer ospatu, baina, zoritxarrez, askoz ere gehiago kezkatuta egoteko, borrokatzeko eta aldarrikatzeko”, adierazi du Haritzalde Naturzaleen Elkarteak gaur ospatzen den Biodibertsitatearen nazioarteko egunaren harira. Planetaren biodibertsitatearen inguruko kontzientziazioa bultzatzeko asmoz izendatu zuten eguna, eta Haritzaldekoek hainbat irteera eta jarduera antolatu dituzte egun horren bueltan.
Hona hemen egitaraua:
- Maiatzaren 25ean, 9:00etan, Astigarragako hegaztiak ezagutu jarduera. Santiagomendiko baselizan egingo dute, Itsas-enara elkarteko lagunekin batera.
- Maiatzaren 25ean. 16:30ean, Crocosmia landare inbaditzailea kentzera jarduera, Ulia mendiko aparkalekuan. “Loitxikin aurreko urteetan Crocosmia landare arrotz inbaditzailea kentzen aritu gara eta aurten harantxoan lanean jarraituko dugu. Gero askaritxoa egingo dugu.”, jakinarazi dute elkartekoek. Eguraldi euritsua edo oso haizetsua egonez gero, ekainaren 1era atzeratuko dute zita hitzordua.
- Maiatzaren 31n. 22:00etan Donostiako anfibioak ezagutu nahi? irteera. Diario Vasco egunkariaren egoitzaren aurreko aparkalekuan. “Igaran dagoen putzu batera hurbilduko gara eta anfibioen munduaren inguruan azalpenak eman ostean hezeguneko biztanleak ezagutuko ditugu”.
- Ekainaren 16an. 10:00etan Itsasaldien arteko bizidunak. Zumaiako Biotopoan izango da, Aitor Leizaren eskutik. Itsasaldien arteko gunera hurbilduko dira hango bizidunak ikusteko asmoz. Hondartza, Flysch-a, arrokak, itsasadarra, dunak… Izena emateko epea ekainean zabalduko dute.