Donostiako alkategai eta hautagaien urrezko minutua
Irutxuloko Hitzaren mahai inguruko parte hartzaileak Aquariumaren kanpoaldean. Ezkerretik eskuinera: Inaxio Esnaola moderatzailea, Marisol Garmendia PSE-EEren hautagaia, Mikel Lezama PPren hautagaia, Aitzole Araneta Elkarrekin Podemosen alkategaia, Aitziber San Roman EAJren hautagaia eta Reyes Carrere EH Bilduren alkategaia. (Argazkia: Iñaki Agirre) IRUTXULOKO HITZAk udal hauteskundeetako mahai ingurua egin zuen asteartean, Aquariumean. Elkarrekin Podemoseko Aitzole Araneta, PPko Mikel Lezama, EH Bilduko Reyes Carrere, PSE-EEko Marisol Garmendia eta EAJko Aitziber San Romanek parte hartu zuten. Etxebizitza, auzoak eta parte hartzea, merkataritza eredua eta indarkeria matxistaren inguruko galderei erentzun zieten. Bukaeran, galdera honi erantzun zioten: Herritarrek zergatik eman botoa zure alderdiari?
