Manifestaziora deitu du Donostiako Fridays For Future mugimenduak ostiralerako

Datorren ostiralean, maiatzaren 24an, klima aldaketari aurre egiteko mundu-greba antolatu Fridays For Future mugimenduak. Donostian ere bat egingo dute grebarekin, eta hiriko izen bereko taldeak manifestaziora deitu du egun horretarako, “gure planeta defendatzeko”. 19:00etan hasiko dute mobilizazioa Alderdi Ederren, eta eserialdi bat egingo dute. Ondoren, 20:00etan, manifestazioa egingo dute. Sare sozialetan adierazitakoaren arabera, manifestazioaren helburu nagusiak klima aldaketaren aurrean “orain” neurriak hartzea exijitzea, eta larrialdi klimatikoa deklaratzea dira.
GuraSOS plataformak jakinarazi duenez, beste hainbat taldek bezala, bat egingo du deialdiarekin, “belaunaldien arteko mobilizazio bat” izateko helburuarekin. Gipuzkoarrak “larrialdi klimatikoarengatik” egingo duten protestan parte hartzera gonbidatu dituzte.