Ulia ehizarik gabeko gunea dela azpimarratu du auzo elkarteak
Uliako Auzo Elkarteak ohar bat plazaratu du gogoratzeko Ulia ehizarik gabeko gunea dela. Donostiarrok nahi dugun Ulia proiektuaren arabera, auzo elkarteak elkarrizketatu zituen parkearen erabiltzaileen gehiengoa zegoen ehiza debekatzearen alde.
Une honetan, ehiza debekatua dago Ulian, eta auzo elkartearen ustez soilik ehiztari donostiarrak dira baimentzearen aldekoak. Duela sei urte Club Vasco de Camping elkarteko zortzi boluntariok Uliako tiro eremuko zaborra jaso zuten, eta zortzi poltsa bete zituzten. Ehizaren alde manifestazioa egin zutenei esan diete beraiei zegokiela zabor hori jasotzea.