Alokairuaren arazoa konpontzeko zein neurri hartuko dituzue?
Donostiako udal hauteskundeetako mahai-ingurua egin zuen IRUTXULOKO HITZAk, Aquariumean.
Lau gairen inguruan eztabaidatu zuten hiriko bost alderdi nagusietako hautagaiek. Lehendabizikoa, etxebizitzaren arazoarena izan zen. Mahai-inguruaren parte hartzaileak: Aitziber San Roman (EAJ), Marisol Garmendia (PSE-EE), Reyes Carrere (EH Bildu), Aitzole Araneta (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (PP).