"Kirol egiturekin arazo bat dago"
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen inguruko inkesta egin dugu, eta hainbat hiritarren iritziak jaso ditugu. Enrique Cifuentes Fortuna kirol elkarteko presidenteak kontatu digu hiriak zein erronka dituen kirol esparruan.
Nola baloratzen duzu Donostiako Udalaren azken legegintzaldia?
Aurreko legegintzaldiekin gertatu bezala, azkenak ere ez du suposatu inongo aldaketarik aurreko urteekiko.
Nola ikusten duzu Donostia kirol esparruan?
Kirol kultura handia dago hirian, baina egiturekin arazo bat dago. Garai batean kirol egitura asko egin ziren, eta horrek baliatu zuen kirol kultura zabaltzea hirian, baina egitura horietan ez dira beharrezko inbertsio eta eguneraketak egin. Ez dira arau berrietara egokitzen, eta gainera, arazoak sortzen dira horien erabileran. Adibide nagusiak Belodromoa eta Atano III frontoia dira. Bestalde, kirol talde askok zailtasunak dituzte euren jarduerak aurrera ateratzeko, leku falta dela eta.
Zer eskatuko zenioke Donostiako alkate berriari?
Esan bezala, kirol kultura handia eta egitasmo asko ditugu hirian. Donostia kirolean erreferente izan daiteke: Kirolaren Hiria. Beste hiri batzuetan kirolari begira apustu garbia egiten da eta babes handia ematen zaie kirol proiektuei. Iruditzen zaigu, hemen, askotan, ekintzaileak bakarrik uzten gaituztela. Kontuan hartu behar da, gainera, ekintzaile asko, gu bezala, irabazi asmo gabeko elkarteak direla.