EAJ lehen indarra da Donostian, lehen datuen arabera
Aurrera doa botoen zenbaketa. EAJ da nagusi Donostian. Ondoren, EH Bildu eta PSE-EE. IRUTXULOKO HITZA hauteskundeen jarraipen berezia egiten ari da.
EITBren zundaketaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak Donostian. 11 zinegotzi eskuratuko lituzke alderdi jeltzaleak, egun baino bi gehiago. EH Bilduk, berriz, 7 zinegotzi lortuko lituzke –bat gehiago–, PSE-EEk 5 zinegotzi –bi gutxiago–, Elkarrekin Podemosek 2 –Irabazi-Donostiak egun dituen berberak– eta PPk 2 –bat gutxiago–.
Arratsaldeko datuak
Parte hartzeak behera egin du Donostian, arratsaldean ere. 18:00etako datuen arabera, erroldatutako donostiarren % eman du botoa; duela lau urte baino %0,65 gutxiago –2015ean %
Gipuzkoako parte hartzeak, berriz, bi puntu inguru egin du gora. Arratsaldeko datuei dagokienez, %53,47k eman du botoa, eta 2015ean herritarren %51,42k parte hartu zuten. Araba, Bizkaia eta Nafarroan ere parte hartzeak gora egin du arratsaldean.
Eguerdiko datuak
Hiriko udal hauteskundeetan parte hartzeak behera egin du eguerdian. Duela lau urte baino puntu bat baxuagoa izan da; hain zuzen ere, %36,71koa.
Aldiz, gora egin du Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, eta behera Nafarroan. 14:00etan jasotako parte-hartze datuen arabera Gipuzkoan %38,64koa da parte hartzea; 2015ko udal hauteskundeetan, ordu berean, 37,39koa zen, beraz, alderatuta puntu bat igo da.
Gainerako lurraldeetan, Bizkaian igo da gehien, %1,99ko gorakadarekin eta %36,68ko parte-hartzearekin; Gipuzkoa dago bigarren tokian, eta Araba hirugarren %35,14rekin. Nafarroan, aldiz, %0,55 jaitsi da parte-hartzea, eta %38,98koa izan da.
Udal ordezkarien parte hartzea
Enrique Ramos PSE-EEko hautagaiak bozkatu du dagoeneko. Ramos PSE-EE alderdiko zinegotzia izan da Donostiako Udalean azken legegintzaldian, eta hauteskunde hauetan bere alderdiko zerrendan hirugarren hautagaia da.
Por mí y por todos/as mis compañeros/as!! ?✌?#26MPSOE pic.twitter.com/z7qxXQdWmt
— Enrℹque Ramos (@eramosvi) May 26, 2019
Añorgan bozkatu du Aitzole Araneta Elkarrekin Podemoseko alkategaiak. “Kanpaina polita egin dugu eta jendearen erantzuna oso positiboa izan dela uste dut; espero dugu emaitzek sentsazio hori berrestea, adierazi du Añorgakoak.
Donostiako Udalerako alkategaietatik hirugarrena izan da Ernesto Gasco PSE-EEko alkategaia. Easo kaleko Francisco Escudero kontserbatorioko hauteskunde-eskolan bozkatu du.
Ernesto @gasco63, candidato socialista a la alcaldía de San Sebastián votando en su colegio electoral de la calle Easo #26MPSOE pic.twitter.com/3ywyo66pj9
— SocialistasDonostia (@SocialistasDono) May 26, 2019
Markel Ormazabal EH Bilduko hautagaiak Urbieta kaleko ikastetxean eman du botoa. Ormazabal Donostiako Udalerako EH Bilduren hautagaien zerrendan bigarrena da.
2️⃣Markel Ormazabalek botoa eman du Urbieta kaleko ikastetxean. #ZurekinDonostiaGara#ZurekinHerriaGara#DonostiakoOlatua? pic.twitter.com/cvvVeCmnh7
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) May 26, 2019
Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia irribarretsu joan da bozkatzera. Euriaren ostean ortzadarra ateratzen dela baieztatu du, “Gipuzkoan gertatuko den bezala”. Baiko agertu da bere koalizioak izango dituen emaitzekiko, eta sare sozialen bidez “txoko guztietan buru-belarri lanean” aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie.
Pozik egindako lanarekin. Mila esker herri eta txoko guztietan buru-belarri lanean aritu zaretenei. Gipuzkoa koloretsua eraikitzera goaz! ?#ZurekinGipuzkoaGara #ZurekinHerriaGara pic.twitter.com/rdmgIXl4fe
— Juan Karlos Izagirre (@JuankarIzagirre) May 26, 2019
Goiztiar ibili da ere Reyes Carrere EH Bilduko alkategaia. Ategorrietan eman du botoa, 11:15ean.
Ametsak egia bihurtzeko botoak.
— Reyes Carrere (@ReyesCarrere) May 26, 2019
Votos para hacer realidad los sueños. #ZurekinDonostiaGara#DonostiakoOlatua? pic.twitter.com/kpx5eGbhjO
Eneko Goia alkate eta EAJko alkategaiak Aieteko Jesuitinak eskolan eman du botoa, 11:00ak aldean. Gaurko egunaren garrantzia azpimarratu du Goiak, eta parte hartzeko deia luzatu du.
#26M Egun garrantzitsua da gaurkoa. Eta parte-hartzeko deia luzatu nahi dizuet. En estas elecciones hay mucho en juego, por eso participar es muy importante. Yo ya he votado. #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/qqm8nXC8N8
— Eneko Goia (@EnekoGoia) May 26, 2019
Bozkatzen lehenengotariko agintaria izan da Denis Itxaso PSEren Gipuzkoako ahaldungai nagusia. Donostiako Ikasbide ikastetxean bozkatu du, eta herritarrei botoa ematera joan daitezen eskatu die. Era berean, boz hauen garrantzia gogorarazi du.
Egiako Aitor ikastolan kokatutako hauteskunde-eskolan herritarren joan-etorriak nabarmenak izan dira lehen orduan zehar. Hala ere, mahaietako presidenteetako batek azpimarratu du puntako ordua 12:00ak inguruan izango dela. Botoa ematetik zetorren gizon heldu bati jende kopuruaren arabera galdetzerakoan, brometan erantzun du: “Ilara izugarria dago bozkatzeko!”. Beste emakume gazte batek azaldu du goiz joan dela bozkatzera, “euria ari duen arren, eguna aprobetxatzeko”. Ametzagaña kalean behera bozkatu ostean zihoan emakume bikote batek jendea oraindik lotan dagoela komentatu du: “Igandea da eta oraindik oso goiz da. Jendea oraindik lotan ari da”.