Haritz Arrizabalagak eta Jon Arroyok jaso dituzte boto gehien Zubietan
Udal hauteskundeekin batera, Zubietako herri batzarra aukeratzeko eman dute botoa gaur zubietarrek. Haritz Arrizabalagak jaso du boto gehien Usurbil aldean. Jon Arroyo izan da bozkatuetan Donostia aldeko zubietarren artean. 2019 eta 2021 urte artean Arrizabalaga izango da alkatea, eta 2021 eta 2023 artean, berriz, Arroyo.
Parte hartze datuei dagokienez, Donostiako aldean 101 zubietarretatik eman dute botoa –228 pertsonatik %44,29k–. Usurbilgo aldean, berriz, 102 zubietarrek eman dute botoa –198 pertsonatik %51,51k–.
Hona hemen bozketaren emaitzak:
Usurbil
Haritz Arrizabalaga: 81 boto.
Urtzi Alberdi: 41 boto.
Donostia
Jon Arroyo: 63 boto.
Eneko Izagirre: 46 boto.
Ignacio Izagirre: 44 boto.