Nahikari Garciak Realean jarraituko du 2021era arte
Akabo zurrumurruak: Nahikari Garciak Realean jokatuko du datozen bi denboraldietan. Talde donostiarrak eta jokalariak sinaturiko akordioak amaiera eman dio kopako finalaz geroztik Zubietako kezka nagusiena izan denari.
22 urteko aurrelariak Realaren aldeko apustua egin du, Atletico Madrilek, azken hiru ligetako txapeldunak, berarekiko interesa agertu duen arren. Garciak 2021eko ekainaren 30era arteko akordioa sinatu du klubarekin, 16 urte dituenetik bere etxea izan den taldean hazten jarraitzeko.
Sinatu osteko lehen adierazpenetan, jokalari urnietarra bere erabakiarekin pozik eta ilusionatuta agertu da, “Realaren momentua” eta gora egiteko unea dela azpimarratuz.
? @Nahikari_Garcia: "Realaren momentua da". ?⚪#Nahikari2021 #AurreraReala pic.twitter.com/58aYkA5TsR
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) May 26, 2019