Bera Berak Emma Boada bartzelonarra fitxatu du
Emma Boada jokalari katalanak Bera Beraren lehenengo lerroa indartuko du 2019-20 denboraldian. Ekainean 25 urte beteko dituen bartzelonarra zutabe nagusia izan da Rincón Fertilidad Málagan egindako bi denboraldian, eta bere ibilbide profesionalean pauso berri bat emateko asmoz iritsiko da orain talde donostiarrean.
Boadak Castelldefelsen egin zuen debuta ohorezko mailan, 2012-13 denboraldian, eta hiru urtez jokatu zuen hor, Helvetia Alcobendasen beste bi denboraldiz aritu aurretik. Gaztea izan arren, Boadak emakumezkoen eliteko lau taldetan eta 180 partidatan jokatu du jada
Fitxaketa honekin, Imanol Álvarezek lehenengo lerroko jokoa indartu nahi du, Boadaren ezaugarriak Bera Beraren estilora behar bezala egokitu daitezkeela ondorioztatu ostean.