"Hausnarketarako momentua ireki beharko da alderdi sozialistan"
Igandeko udal hauteskundeek Donostian utzi duten egoeraren inguruko balorazioa egin du Felix Arrieta politologo eta Deustuko unibertsitateko irakasleak. Haren ustez, EAJren egonkortzea dakarte emaitza hauek, eta EH Bilduren emaitza onak ere nabarmendu ditu. PPk mantentzea lortu duela aipatu du, eta Borja Senper alkategaiak horretan izan duen eragina azpimarratu du. Elkarrekin Podemosi dagokionez, Donostiako politikan bere espazioa kontsolidatzea lortu duela deritzo, eta galtzaile nagusia PSE-EE izan dela. Politologoaren ustez, Gascoren lidergoa kolokan jartzen dute emaitza hauek. Arrietarekin eta Jule Goikoetxea politologoarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta hauteskunde emaitzen analisi sakonago bat argitaratuko du ostiraleko astekarian.