Morlansko igogailuak lehen matxura izan du
Asteburuan matxuratu zen Morlans eta Aiete lotzen dituen igogailu inklinatua. Abian jarri eta hamabost egunetara gertatu da lehen matxura. Bost pertsona harrapatuta geratu ziren kabinan ordu erdiz. Azkenik, teknikariek ateak irekitzea lortu eta atera ahal izan zuten. Matxuraren ondorioz ezin da igogailua erabili, eta sare sozialetan herritar batek salatu duenez, alboan ez du eskailerarik igo eta jaisteko.