Ane Etxezarretak bi denboraldi gehiago egingo ditu Realean
Realak akordio bat lortu du Ane Etxezarreta jokalariarekin udaran amaitu behar zuen kontratua 2021eko ekainaren 30era arte luzatzeko. Beasaindarrak bere laugarren denboraldia bete du txuri-urdin modura, eta taldean garrantzia irabazten joan da urtez urte.
Etxezarreta pozik agertu da berritzarekin: “Hainbeste gauza sentiarazten dizun klubarengatik berritzeak oso harro sentiarazten nau”. Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariak, berriz, ondorengoa aipatu du akordioaren inguruan: “oso garrantzitsua da kontsolidatu den harrobiko gazte bat berritzea”.
Joan den astean, Realak beste bi jokalari garrantzitsuren kontratuak luzatu ditu, Nahikari Garcia eta Marta Cardonarena, kopa irabazi duen taldearen jarraipenaren aldeko apustu garbia eginez.
? Ilusio berdinarekin jarrai dezagun, @anetxeza ?⚪#AurreraReala pic.twitter.com/OsehYp3x0W
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) May 28, 2019