'Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak' eskola antolatu du Mintzola Ahozko Lantegiak
Ostiralean, maiatzaren 31n, amaituko da EHUko Uda Ikastaroetan merkeago matrikulatzeko eskaintza; tartean Mintzola Ahozko Lantegiak ere antolatu du ikastaroa, Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izeneko eskola, hain zuzen. Abuztuaren 22an eta 23an izango da Miramar Jauregian.
Euskal kulturaren kontsumoa, transmisioa eta bertsozaletasuna izango dira hizpide lehen egunean, Josu Amezaga, Iratxe Retolaza eta Harkaitz Zubiri ikertzaileen eskutik. Bigarren egunean, bertsolaritzari inguruan egokitu zaizkion eraginak eta horietara nola moldatu den aztertuko dute, izan rockari, 90eko hamarkadako bertsolari gazteei, emakumeen presentziari edota hiztun berriei dagokionez. Horretarako, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe izango dira hizlariak. Gainera, bigarren egunean, arratsaldez, bertso saio feminista eskainiko dute Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek, Maite Berriozabalek gidatuta.
Izen ematea EHUko Uda ikastaroen webgunean egin daiteke, baita webguneko galdetegia posta arruntez bidalita.
EGITARAUA
Abuztuak 22 – Euskal kultura eta bertsozaleak
- 9:00 – 10:00 Euskal kulturaren kontsumoa, Josu Amezaga Albizu (EHU).
- 10:00 – 11:00 Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak, Iratxe Retolaza Gutierrez (EHU).
- 11:00 – 11:30 Atsedenaldia.
- 11:30 – 12:30 Egungo bertsozaletasunaren argazkiak, Harkaitz Zubiri Esnaola (EHU).
- 12:30 – 13:30 Euskal kulturaren erronkak, Josu Amezaga Albizu, Iratxe Retolaza Gutierrez eta Harkaitz Zubiri Esnaola, Karlos Aizpuruaren gidaritzapean.
Abuztuak 23 – Bertsolaritzaren artikulazioak
- 9:00 – 9:45 Artikulazioa 1: Bertsolaritza eta rocka, Alberto Irazu Ibañez.
- 9:45 – 10:30 Artikulazioa 2: Bertsolaritza eta 90eko bertsolari gazteak, Jon Maia Soria.
- 10:30 – 11:15 Artikualzioa 3: Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan, Oihana Iguaran Barandiaran.
- 11:45 – 11:45 Atsedenaldia.
- 11:45 – 12:30 Artikulazioa 4: Bertsolaritza eta hiztun berriak, Miren Artetxe Sarasola (EHU).
- 12:30 – 13:30 Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe, Harkaitz Zubiriren gidaritzapean.
- 17:00 – 18:30 Komentatutako bertso saio feminista, Miren Amuriza Plaza eta Nerea Ibarzabal Salegi, Maite Berriozabal Berrizbeitiaren gidaritzapean.