'Egiako emakume* brigada' antolatuko dute aurten ere Porrontxo jaietan
Eraso sexisten aurkako jarrera irmoa erakutsi dute Egian. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Iazko Porrontxo jaietan antolatu zuten estreinakoz ‘Egiako emakume* brigada’, jaietan ematen diren eraso matxistei aurre egiteko. Sare sozialetan banatu duten mezuan, aurreko urtean egindako lanaz “oso harro” agertu dira Egiako feministak, eta aurten ere jai feministak eraikitzeko deia egin dute. Egia Kultur Etxean (Jareño) egingo dute brigada antolatzeko lehen bilera datorren asteartean, ekainak 4, 19:00etan.

