Maddi Torre, beste urtebete txuri-urdinez jantzita
Maddi Torre atzelariak bere kontratuaren berritze akordioa sinatu du Realarekin, eta 2020ko ekainera arte jarraituko du klubean. 23 urteko donostiarra aurtengo denboraldian bueltatu da taldera, Betisen jokatu ostean, eta garrantzi handiko jokalaria bilakatu da Gonzalo Arconadarentzat.
Realak zabalduriko bideoan eginiko adierazpenetan, Torre eta Garibiñe Etxeberria idazkari teknikoa pozik agertu dira lortutako erabakiarekin:
?? Pozik eta baikor, @MaddiTorre! ?⚪#AurreraReala pic.twitter.com/3T5df50GmS
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) May 30, 2019