Paddle Surf txapelketa bat egingo dute asteburuan
Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, Donostia Paddle Tour txapelketaren laugarren edizioa egingo dute asteburuan Kontxako hondartzan, eta Euro Tour 2019 zirkuituaren barruan dago. Proba nagusia, 13 kilometroko luzera izango duena eta hiri guztitik zehar ibiliko dena, 12:30ean egitekoak ziren, baina segurtasun arazoak direla eta, 14:00etan egingo dute azkenean. Igandeko 12:30ean, ordea, paddle surf martxa herrikoi bat egingo dute, eta edonork hartu dezake parte, Fortunaren webgunean izena emanez.