Parte Zaharrean beste hotel bat egiteko lanak hasi dituztela salatu dute
‘Hotel + ez’ plataformak salatu du Parte Zaharreko kale nagusiko 18an hotel bat eraikitzeko lanak hasi dituztela. Biharko elkarretaratzera deitu dute, hirian ez dituztela hotel gehiago nahi aldarrikatzeko. Turistifikazioaren aurka, auzoa berreskuratu! lelopean egingo dute mobilizazioa, eta 18:30ean izango da, Santa Maria elizaren aurrean.
Kale nagusiko 18ko eraikina garrantzitsua bilakatu da auzotarrentzat, izan ere, jakina eraikin horretan hotel bat eraikitzeko proiektu bat abian zegoela, eta hori saihesteko eraikineko etxebizitza bat okupatu zuten hainbat auzotarrek. Joan den ekainean desalojatu zituzten; kaleratuak izan ziren pertsonen arabera, han zeuden hiru pertsona identifikatu zituzten, eta bost minutu eman zizkieten euren gauzak jaso eta kalera irteteko.
‘Hotel + ez ‘ plataformak kritikatu dute Zaragueta ahizpek (eraikinaren jabeak) eta Gastroleku katearen jabeek (proiektu abian jarriko dute eraikinean) “diru gosea elikatzen” dihardutela, “auzotarron oposizioaren gainetik, araudi aldaketei kasu egin gabe eta jendea etxerik gabe uzten”.