Hiriaz eta irudiaz
Denok dugu buruan gure hiriaren profil ikonikoena, marrazkirik ezagunena. Hiru elementu aski ezagunak, Kontxako badiaren zaindari (Urumearen ekialdera dauden auzoak ere Donostia direla noizbait ikasiko dugu). Baina ez dakit kontziente ote garen elementu horietako bakoitzaren jatorriaz, esanahiaz eta sinbolismoaz. Akaso harroegi erakutsiko ditugu, esaten ari garen guztiaz ohartu gabe.